XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAIXO, ZER BERRI?

Sail honetan komikia zeuk egingo duzu.

Aldizkarian argitaratzeko denez, ahalik eta ondoen egiten saia zaitez.

Lehenik behatu komiki desberdinetan:

- Pertsonaien espresioa: harrituta, haserre ala pozik dauden.

- Bokadiloen barruko testua nola idatzi behar den.

- Pertsonaien pentsamenduak nola adierazten diren.

Komiki batek bi elementu ditu: Istorioa eta marrazkia.

Banan-banan aztertuko ditugu.

Istorioa

Presta dezagun istorioa:

1.- Istorioaren gidoia egin: Sarrera, gertakizunak eta bukaera ondo pentsatu.

2.- Bineten kopurua erabaki.

Istorioaren momentu garrantzitsuenak binetetan banatuko dituzu.

3.- Binetetan marrazkia eta testua joango da.

Marrazkiek adieraziko dute nolakoak diren pertsonaiak, eszenatokia, zenbait ekintza..., baina testua ere beharrezkoa da komikia ulergarria izan dadin.

Erabaki bineta bakoitzean zein den ezinbesteko testua.

4.- Testua elkarrizketa moduan jarri behar duzu, bokadiloen barruan.

Ezagutzen al dituzu ahozko elkarrizketa batek dituen ezaugarriak eta ba al dakizu horiek idatziz adierazten?

- Entonazio desberdinak ikurren bidez adierazten dira.

Kontuz! Ez al duzu ikusten zer dagoen?

- Espresio edo errejistro biziak.

A ze turrada eman digun irakasleak!

Alde hemendik, segapoto!

- Esaldi laburrak, batzuetan amaitu gabeak

Joango naiz, baina...

- Zaratotsa imitatzen duten hitzak (onomatopeiak).

RINNG!!, ZAPLA!!, KRASK!!